|
Eskualdunak
Hogoita hemeretzigarren Ikasgaia HAINDIAN
ERREGEAK Ferrando ohoinaren ondotik, Karlos laugarrena izan zen Espainiako errege, 1556 artino. Alemania ere meneko ukan zuen. Errana dugu nola Nabarra nahi izan zuen bere jabeari turnatu eta Espaņolek utzarazi ziotela xede zuzen hori. Filipe laugarrena ukan zuen ondoko (1556-1598).
IRLANDESEN LAGUNTZEKO 1588an, Gipuzkoarrek 14 untzi, Migel Okendo buru, igorri zituzten Irlandesen laguntzerat, eta Bizkaitarrek 24 Joanes Errekaldekin. Bainan aroa ez baitzuten alde ukan, deus onik ez zuten egin.
JESUISTAK Hunaindiko Eskualdunek hain ederki protestanteri ihardokitzen zutelarik, haindikoen seme batek Elizaren gudalderik hoberena eraiki zuen. Parisen zuen muntatu Eneko Loiolakoak (1491-1556) Jesusen lagunen edo Jesuisten batasun miresgarria. Eskualdun famatu ainitz izan da batasun hortan: hala nola San Frantses Xabierrekoa, Donibane Garaziko Joanes Majorga dohatsua, Aita Haranburu, Aita Larramendi, Aita Kardaberaz, Aita Gazteluzar, eta bertze asko.
Eskualdunak |