Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita laugarren Ikasgaia

BIZIMOLDEA

 

BIZIPIDEAK

      Oraiko bizipide bertsuak zituzten lehengo Eskualdunek: lurgintza, artzaingoa eta olalana.

      Donostia, Bilbao, Oiarso eta Baiona sal-erospenean ari ziren itsasoz.

      1042az geroztikako dirurik baizik ez da Nabarran.

 

LEGEAK

      Gure arbasoek betitik bazituzten beren ohidurak. Bainan hamar, hamekagarren mendean ziren bakarrik legeen izkirioz ezartzen hasi.

      Geroxago herri bakotxak bazuen bere legeliburu edo Forua: aipatuenak edo bederen aipagarrienak Lizarrakoa eta Donostiakoa.

 

EDERGINTZA

      Gaztelu azkarren egiteaz zuten gehienik axola orduko Eskualdunek. Bazakiten ordea eliza ederren egiten ere: hala nola Leiren, Gazolazen, eta Aralarmendin Jondoni Mikael gure Herriaren zaindariari.

 

JAKINTZA

      Ordukotz bazituen Eskual Herriak Leire, Najera eta Urdaspaleko komentuetan liburu alde gaitzak eta jakintsun handiak.

      Gizon argituenetarik bat Rodrigo Rada Nabartarra ginuen (1170-1247): liburu ainitz egin zituen latinez eta Toledako artxapezpiku izan zen.

 

SINESMENA

      Ez izanik ere oro kartsu heietarik, sineste handiko gizonak ziren gure errege eskualdunak. Gaitzeko emaitzak egiten ziozkaten fraileri. Et San Eulogiok erraiten dauku miresgarria zela fraile horiek gure herritarren argitzeko zerabilaten lana.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943