Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoita hamabortzgarren Ikasgaia

LEGE ZAHARRA

 

ERREGE

      Nabarrak baizik ez zuen errege berexirik, dena ere arrotza.

      Bertzek Espainia, Inglaterra edo Frantziakoa zuten.

      Bainan errege hoiek deus guti egin zezaketen hemen, hemengotarren baimenik gabe.

 

BILTZARRA

      Legegile, zergaemaile, auzixuritzale, etxeko jaunek hautetsien Biltzarra ginuen.

      Manuen eragile, zindik bat.

      Auzo herriekin hitzartzeko baginituen gure ordezkariak.

      Erregek ez zezaken Eskualdunik nehor bere herritik jalgiaraz gerlako, bere nahitara baizik.

 

LEHEN ZAHARRA

      Huna noiz eman zituzten izkirioz legeketa hoik: Nabarran, hamahirugarren mendean; Bizkaian, 1342an; Gipuzkoan, 1375ean; Araban, 1417an; Lapurdin, 1513an; Xuberon, 1520an.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943