Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hogoigarren Ikasgaia

HERRI BARNEA

 

ERREGE HERRIA

      Nabarrak berak sei zati zituen, heietarik bat Baxenabarre zen. Zati bakotxean bazen buruzagi bat auzixuritzale, herrizaintzale, eta zergabiltzale.

 

JAUNAK

      Nabarraren inguruan, Arabak, Lapurdik, Gipuzkoak, Bizkaiak, Xuberok eta Baztanek beren jaunak hautatzen zituzten.

      Arabako lehen jauna Eilon deitzen zen; Lapurdikoa Otxoa; Gipuzkoakoa Garzia; Bizkaiakoa Eneko Ezkerra; Xuberokoa Aznar eta Baztanekoa Xemen.

 

LEGEAK

      Erregek nola jaunek, zaharren aburuarekin, legeak emaiten zituzten, behar arau.

      Herriko beharrentzat zergak baziren sal-erospenen gainean.

      Soldadogorik ez zen bake denboran; bainan behar orduan, herriko zaharrak entzun-eta, erregek oro gudurat deitzen zituen: oinezko, zaldun, mutil eta bertze...

      Gerlan hartuak hartzalearenak ziren.

      Mugan zernahiko gazteluak baziren, jenden ihesleku.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943