|
Eskualdunak
Hamalaugarren Ikasgaia MOROAK
MOROAK Moroak Mahometen erlisione basari emanak ziren, eta orotarat hedatu nahi zuten gerlaren medioz. Afrikatik Espainia behererat iragan orduko, Goten erresuma iraulirik, gure mugetarat agertu ziren. Ordu-orduan, Bizkaitarrek ere onartu zuten duketzat Odon Bazkoniakoa, orok betan ihardokiko ziotela etsai berriari. Bainan ez zitaken deus egin. Moroen uhaldeak iragan zituen gure mendiak.
POITIERS Beharrik, ordu arte samur izanagatik, elgar aditu eta lagundu zuten Karl Frantziakoak eta Odon gureak. Biek hola etsaia kalitu zuten Poitiersko ingurumenetan.
ABDERRAMEN Gibelerat zoalarik Abderramen emir beltza gure arbasoek hil zuten Errokarin (732). Geroxago ere, izen bereko bertze moro bat gure herriaz jabetu nahi izan zen; bainan jinbidez itzuli omen, bereak bildurik.
GEROZTIK Orduz geroz, zonbait mendez Eskualdunak izanen dira, Moroen aintzinean, Girixtinotasunaren zaindari. Halere ez diote bakerik utziko iparreko beren auzo girixtinoek, Frankoek.
Eskualdunak |