|
Eskualdunak
Hogoita hamahirugarren Ikasgaia ERDITIK
ERDITIK 1530ean Espainiako erregeak Baxenabarre utzi zion Henri Albretekoari: horrela erditik egina zen ohiko eskualdun erresuma aipatua. Henri bigarrenak bazituen bertzalde Xubero, Biarno, Bigorra, Foix eta Albreteko lurrak.
LAPURDIN 1511n, jAngelesek Lapurdin berriz sartu nahi izan zuten, bainan debaldetan. Nabarrako gerla egunetan, Frantsesek Lapurdira biltzen zituzten beren soldadoak, Nabartarren laguntzeko. 1523an Espaņolak Baionaraino jin ziren, bainan hiria hartu gabe itzuli ere.
BIDASOA Hamaseigarren mendetik hunat Bidasoa izan da Frantzia eta Espainiaren arte muga. Hor dira iraganen erresuma batetik bertzera errege eta erreginak: 1525ean, Frantzoa lehena eta haren semeak; 1595ean, Xarle bederatzigarrena eta haren arreba; 1615ean, Frantzia eta Espainiako erreginagaiak; 1660an, Luis hamalaugarrena eta haren emaztegaia. Ondikotz Bidasoaren erdian dira gure bi auzoak hitzartu Eskual Herriaren bi zatitan uzteko (1659).
Eskualdunak |