|
Eskualdunak
Hogoita hamazazpigarren Ikasgaia HUNAINDIAN
GAINBEHERA Batasuna galduz geroz, ahulegi zen Eskual Herria bere nausitasunaren begiratzeko. Poxian poxi kendu zioten lehenik Bidasoaz hunaindian (1789), gero haindian (1839). Hamaseigarren mendean abiatuak ginen gainbehera galtze horri buruz.
PROTESTANTAK 1548an Nabarrako Henri bigarrenak erresuma bere alaba Juanari utzi zion. Juana eta Anton haren senarra protestant egin ziren biak. Gehiago dena, beren sineskeria Eskualduneri sakatu nahi izan zioten. Debaldetan: Lukuze, Armendaritze, Domintxine, eta Etxauzeko jaunak ederki oldartu baitzitzaizkioten.
HENRI III Anton eta Juanaren seme Henri hirugarrena 1572an erregetu zen. Aitaren aldetik Frantziako erregen motatik zen, eta baliatu zitzaion: ezen, katolikotu zenean, Frantsesek erregetzat onartu zuten (1589); Frantziako Henri laugarrena izan zen. Gaixtagin batek hil zuen, 1610ean.
Eskualdunak |