|
Eskualdunak
Berrogoita laugarren Ikasgaia KARLISTAK
KARLISTAK Hemeretzigarren mende hastapeneko nahaskerietan, liberal batzuek ja azkarki inarrosiak zituzten haindiko Eskual Herrien foru zuzenak. 1833an, Ferrando erregea bil-eta, liberal hek nausitzerat baitzoazin, heien etsai Don Karlosek Eskualdun gutiz gehienak bere alde ukan zituen.
ZUMALAKARREGI Berehala 30.000 gizon bildu ziren Eskualerrian. Guzien buru, Tomas Zumalakarregi gipuzkoarra. Gudu gaitzak irabazi zituzten; baina zorigaitzez, Zumalakarregi hil zen Bilbon sartzeko ponduan (1835).
BERGARA Gero salduak izan ziren gaixo Eskualdunak. Bergaran bildu zituzten. Hor lehenik Espartero liberalen aintzindariak hitzeman zuen foruak begiratuko ziozkatela. Orduan karlisten aintzindari Marotok besarkatu zuen Espartero, eta... urtea gabe Eskualduneri beren foruak kenduxeak ziozkaten. Pentsa nork? Esparterok! (1839). 1872 Beraz 1872an Don Karlos zenaren ilobasoak gerlarat deitu zituelarik, Eskualdunak gogotik xutitu ziren berriz ere. Aintzindari onak ukan zituzten: Dorregarai, Dorronsoro, Lizarraga, Ollo, eta bereziki Santa Kruz apeza. Bainan ez baitzezaketen elgar adi, deus onik ez zuten egin. Gerla hortarik landa Espainolek kendu ziozkaten gelditzen zitzaizkoten hondar zuzenak.
Eskualdunak |