|
Eskualdunak
Laugarren Ikasgaia ESKUAL SEINALEAK
ZAZPIAK BAT Zazpi Eskual Herriek odol bera, mintzaire bera, ohidura berak badituzte: egia horren oroitgarri, Eskualdun garbi guzien oihua hau da: “Zazpiak bat”.
KURUTZE ESKUALDUNA Bi mila urte huntan Eskualdunek lauburua baderabilate: hori da kurutze adarduna, hilerri, etxe, marka-alasa, zilarreria eta orotan aurki ditakena. Ez ginioke sekulan uko egin behar: eskualdun fedearen seinale berezia da.
BANDERA Eskualdunek ere beren bandera edo ikurrina badute: oihalzola gorria da; kurutze xuri bat badu erdiz erdi emana, eta kurutze ferde bat zeiharka. Xuriak erran nahi du sinestea, perdeak esperantza, gorriak amodioa.
ESKUAL ERREDOLA Gure erredolak sei eskualde ditu. Nabarra eta Baxenabarre elgarrekin dira: heien seinalea gate luze batzu, artzain jokoa bezala antolatuak: erdian harri balios ferde bat; gate hoik Nabetako guduaren oroitzapena (1212); eta moroen buruzagiari hartu joiaren iduria. Bizkaiak “Gernikako arbola” du seinaletzat; arbola azpian bi otso; eskualde hortako lehenbiziko nausiek Otso zuten izena. Gipuzkoako erredolan errege xahar bat bada, nehork ez baitaki nor ditakeen; lau kanoi lerro, lehenagoko guduen ohoretan; hiru arbola, horko hiru herrialdeen oroitgarri; hiru ibai, horko hiru ibai nausienak. Arabak dorre bat badu seinaletzat: dorre hortarik beso bat ateratzen da, ezpata eskuan, basalehoin bati buruz: indarra zuzenaren alde. Xuberok lehoin anglesa du bere erredolan, Anglesen nausitasun luzearen oroitzapena. Lapurdik lehoin berbera du eta bertzalde Amabirjina lorea, Frantziako erregeri hartua.
Eskualdunak |