Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hamagarren Ikasgaia

GIRIXTINO

 

JESUS

      Kantauriako ger1a bururatzearekin, sortu zen Betelemen Jesu Kristo, Jainkoaren Seme Gizon egina. Aitarenganat berriz igan aintzin, bere gizonak munduko lau hegaletarat igorri zituen, jendaki guzieri bere irakaspen sainduen heltzerat.

 

ESKUAL HERRIAN

      Gure herriraino etorri zen bada Jainkoaren Berri ona.

      Hirugarren mendean jin zitzaikun jondoni Satordi (Saint Sernin) Tolosakoa.

      Iruņako jaun handi batek sinetsi zuen, eta haren seme Azkartto izanen da San Fermin apezpiku aipatua.

      Geroztik ere, Jondoni Prudentzi Araban, eta Jondoni Amando Lapurdin, ari izan ziren Eskualdunen girixtinotzen.

      Bainan bederatzigarren mendean gure arbaso guziak ez ziren oraino girixtino. San Leon heien biltzen ari izan zen Lapurdin, Nabarran eta Gipuzkoan: Baionako arrotzek hil zuten, bainan haren odolean erein fedea ez da berehala galduko.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943