Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hemeretzigarren Ikasgaia

HANDITASUNA

 

BATASUNA

      Santxo Nausiaren menean zaiku agertzen Eskual Herria osoenik. Ezen orduan Nabarrak berekin badauzka Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Xubero, Erribera, eta Aragoiko Eskual Herriak. Bertzalde ere gaitzeko eremuak baditu Santxo Nausiak orai Frantzia eta Espainia deitzen ditugun lurretan.

 

KALATAŅAZOR

      1002an Kialataņazoren gudu izigarri bat irabazi zuten Eskualdunek. Orduan hil zen Almanzor Moroen aintzindari handia, 70.000 oinezko eta 40.000 zaldizko galdurik. Hortarik funts berri batzu bildu zituen Santxo erregeak, Espainian.

      Gero Kaskoin herria ere bereganatu zuen (1021).

 

HERIOA

      Santxo Nausia hil zenean (1035), Garzia haren semea gelditu zen Eskualdunen buru. Ramirok aldiz Aragoia ukan zuen; Ferrandok Gaztela eta Gonzalok Ribagortza.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943