|
Eskualdunak
Hogoita hamargarren Ikasgaia SALDUAK
FOIXTARRAK Blankaren ahizpa Leonor, hamabortz egun erreginatu zuen harek ilobaso bat utzi zuen, Frantxoa Ederra deitzen zena. Ama lagun, nahi izan zituen Agarramontes eta Bomontesen arteko makurrak xuxendu; zorigaitzez goizegi joan zen (1483).
SALTZALEA Frantxoaren arreba Kattalinek eta hunen senar Joanes Albretekoak kanpo eman zuten Leringo kondea, Bomontesen buruzagia. Bai eta hau joan Gaztelako erregearenganat laguntza galdez.
OHOINA Ez zuen bertzerik nahi Ferrando Gaztelakoak: laguntza estakuru, Albako dukea igorri zuen Leringo kondearekin Nabarraren ebasteko.
OHOINTZA Albako dukeak bazuen aspaldian zernahi soldado bildurik. Iruņan sartu zen 1512ko uztailaren 24an. Nabarrako erregeak ihes egin zuen Biarnorat. Tudela hiriak ederki ihardoki zuen buruilaren 9raino, bainan debaldetan.
Eskualdunak |