|
Eskualdunak
Hogoita bigarren Ikasgaia ARAGOIAREKIN
ERREGEAK Peņalenetik landa, Nabarra eta Aragoiko errege izan ziren: Santxo bortzgarrena, Hueskako setioan hil zena (1094); horren semea, Piarres lehena, Moroeri Alkorazeko gudua joan ziotena (1096), eta Piarres hil-eta (1104), Alfonso Ia, haren anaia.
BORROKARIA Alfonso erregea Borrokaria deitu zuten gure arbasoek: zinez ontsa errana baitzen! Lehenik Tudela hartu zuen. Gero, Lapurtarren laguntzarekin, Zaragoza (1118). Hortan Tolosako kondeak ere haren nausitasuna onartu zuen. Bertzalde, 1130ean, Baionan garrazki gaztigatu zuen Akitaniako dukea.
BEREXTE Alfonso Borrokaria hil zelarik, fraileri utzi ziozkaten Aragoiako bere ontasunak. Eskualdunek Garzia seigarrena hartu zuten beren erregetzat, eta hola elgarretarik berexi ziren Nabarra eta Aragoia (1134).
Eskualdunak |