|
Eskualdunak
Hogoita hamabigarren Ikasgaia ESPAINOLAK
FERRANDO Hastean ederki jokatu zen Ferrando Gaztelarra: Nabartarreri hitzeman zioten beren zuzenen begiratzea. Aldiz Albretarren soldado kaskoinak gaizki gobernatu ziren.
CISNEROS Nabartarrek ez baitzuten halere beren legezko erregea ukatzen, Cisneros erregeordeak biziki gaizki erabili zituen: beren herritik kendu nahi izan zituen; landak funditu ziozkaten, etxeak erre, gazteluak aurdiki. Marzilako jauretxea zen bakarrik xutik gelditu, eta hura Aņa Belasko anderearen kopetari esker.
VILLALBA Villalba koronela Cisnerosen mutila zen. Lizarrako gainaldean zen Jondoni Mikaelen eliza ikusi zuelarik, oihu egin omen zion Arkanjeluari: “Gora hago hor, bihurri hauien zain, bainan nik jautsaraziko haut hortik!”. Erran bazuen, erran: hil gogorra erori zen han berean koronela.
Eskualdunak |