Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943

 

 

Hamabortzgarren Ikasgaia

ERREGE

 

BEREX

      Odon, Bazkoniako eta Akitaniako dukea hil zelarik (735), Hunald izan zuen ondoko. Hunaldek berriz Baifre (744): hau Frankoen kontra Akitania zaindu nahiz ari zelarik, gerlan hil zen, gero Otso bigarrenak eskualde hori ezin edukiz. Akitania eta Eskual Herria elgarretarik berex aurkitu ziren.

      Bainan orduan, Frankoak gure nausi beharrez, berriz sekulako ixtorioak ukan ginituen.

 

ORREAGA

      Halako batez, Xarlemañe jin zitzaikun, Moroak errautsi behar zituela. Hola erraiten zuen segurik... Dena dela, hunerat-eta Mororik ez zuen hanbat kilikatu; Eskualduna ba ederki bipildu, ahalikako kabala eta gauzak ebatsiz, Iruñako geriza murruak aurdikiz.

      Ordainez, etxerat zoalarik, bere Errolan aipatua garbitu ginion Orreagan (778).

 

ERREGE

      Geroxeago, bertze gertakariak ere izan dira Orreagan; 824an, Frankoek igorri zituzten bi aintzindari: Eble eta Aznar, Sihimino Bazkoniako duke zenaren bi semeen hezterat. Oroitzeko zafraldia bildu zuten hor Frankoek.

      Hartarik landa, gure arbasoek hautatu zuten Nabarrako lehen erregea, Eneko Aritza, Sihiminoren semea, baigorriarra, diotenaz.

 

 

Eskualdunak
Piarres Xarriton (Chabier Gazteiz ezizenez)

Aintzina, 1943