|
Eskualdunak
Hogoita batgarren Ikasgaia ALDERDIKA
GARZIA Va Garzia bortzgarrena Santxo Nausiaren semea zen. Iruņaren orde Najera hartu zuen hiri nausitzat. Bera Erroman zen batez, Aragoiarrak erresuman sartu zitzaizkon Tafailan gaindi; bainan Nabartarrek iratzi edo kasatu zituzten (1035). Geroxago Garzia bortzgarrenak eginarazi zuen frailentzat Najerako komentu miresgarria.
BEKAIZGOA Behin batez Gaztelako errege bekaiztiak, eriarena eginez, ikusterat ekarrazi zuen bere anaia Garzia eta gero preso atxiki. Nabarrako erregeak, handik ihesi egin orduko, gerla hasi zuen, bainan Atapuerkan hil zen (1054).
SANTXO IVa Berehala Eskualdunek hautatu zuten Santxo laugarrena. Bianako ondoan garaitu zuen horrek etsaia. Zorigaitzez ihizin zelarik, Erramun eta Ermexenda bere anai-arrebek hil zuten Peņaleneko aldean 1076an.
ALDERDIKA Egitate beltz horrekin bi alderditan eman zen herria: Araba, Erribera, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelarenganat joan ziren; bertzeak Aragoiarretarat. Halere laster hauiek bildu zituzten oro.
Eskualdunak |