HERRIKO JENDEA
Ikusteko zen Larresoroko herriak semenarioari erakutsi atxikimendua. Handi eta ttipi, oro lasterka jin dire laguntza eskaintzera; batek lan, bertzeak aterbe, itzaingo; orok ahal guzia.
Holakoetan beti diren bezala, han ere aztapar mako krako bakar batzu izan dire, su hiltzeko estakuruan, ea non zer hatzemanen duten dabiltzanetarik; behi joare, uhal tresna, parasola, oihal, botoila huts, botoila bete, untzi: jinari lot.
Ez segurki herriaren desohoratzekorik; urrun da. Hainbertze eta gehiago izanen zen non nahi. Ez da errateko baizik badirela orotan orotarik.
Bainan zer dire zenbeit gizon eta emazte jendetasun gabe, herri guziari, Larresoroko herri onari behatu eta!
Nigar onik egin dute zenbeitek; eta madarizione onik aurdiki, oihuka: «A bas les voleurs! Vive la liberté! Vive la religion!»
Gau eta egun han ziren zoin gehiagoka, zer egin zezaketen galdez. Euri uhar zenbeit bizkarrari behera harturik daude gauza karreian ari zirenak, auzoetarat.
|