www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zezenak errepublikan
Jean Hiriart Urruti
1892-1912, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zezenak Errepublikan, Jean Hiriart Urruti. Jakin, 1972

 

aurrekoa hurrengoa

ERREPUBLIKA

 

        Adiskide batek izkribatzen dauku, harritu dela, iragan astean, Eskualdunaren lehenbiziko artikulua irakurtzearekin.

        Ez dugu bada, gure ustez, deusere erran egiarik eta zuzenik baizik. Erran dugu Aita Sainduak kontseilatzen gituela, bakearengatik eta erlisionearengatik, Errepublika on bat onets dezagun. Egia erran dugu.

        Erran dugu onartzen dugula guk kontseilu hori. Erran dugu orai baino lehen ere, gure baitarik eta aski erakutsi dugu, nor diren gure etsaiak; ez gituela gu Errepublikaren izenak izitzen.

        Erran dugu Errepublika ona izan dezakegula, baldin bozkatze guzietan gizon zuzenak, zuhurrak, giristinoak izendatzen baditugu. Hori egia ote da, ala ez?

        Hala ez bada, zoazi adiskidea; errozu Aita Sainduari, ez dela xuxen mintzo. Guk nahiago dugu haren eta gure hitzean egon.

 

* * *

 

        Zer bada? Orai xuriak gorri behar ote gira bilakatu? —Ez dugu hori erran; ez eta hitz erdirik ere ez dugu erran, hortara dohanik.

        Gure adiskidearen arabera, gaizki egin dugu Aita Sainduaren letra laburzki aipatzea. Behar ginuen beraz letra hartarik zati handi bat bederen eman...

        Zertako ez letra guzia, osorik, zabal zabala? Bazuketen gure irakurtzalek behingo lan, letra luze horren burutik buru irakurtzen.

        Ez; ez dugu nahi izan sobera lan hartu, ez eta eman nehori.

        Oxala astean behin egia bat, bakar bat ongi sar-arazten ahal baginu gure Eskualdun irakurtzaleen buruan!

        Azken aldian ahal bezen laburzki eta garbiki eman ditugun hemen Aita Sainduak igortzen dauzkigun bi kontseilu.

        Kontseilu horietarik lehena da, gorago aipatu duguna: Errepublika on bat onestea. Kontseilu hori zor ginuen gure adiskederi. Eta, ez gure izenean, bainan Aita Sainduaren izenean, ezarri dugu hemen eta egun berriz ezartzen lañoki den gutieneko gibel-beldurrik, ez itzulikarik gabe.

        Hanbat gaixtoago hori ongi ez zaionarentzat.

        Eta aldiz Aita Sainduaren bigarren konseiluaz ez omen dugu aski erran. Gure adiskidearen arabera, Errepublikaz sobera mintzatu gira; eta ez aski orai artinoko Errepublika hunen lege tzarrez eta egitate tzarrez.

        Barkatu, jauna. Huna, hitzez hitz, zer erran dugun egun zortzi:

        «Framazonen eskuetan gira. Framazon horiek bere ahal guziak egiten dituzte Frantzian erlisioneari erro guziak moztu nahiz.

        »Guri dago ahal guzien egitea gaixtaginer jazartzeko. Dugun elgar adi, elgarri esku eman giristino guziek, framazonak eta herriko jontseiluetarik kanpo ezartzeko. Behinere ez dezagun bozetan indarrik eman erilisionearen kontrako lege tzar horien kentzera ariko direla zinez hitz-eman nahi ez duten gizoneri».

        Xetasunetan sartzeko denbora dugu. Etsaiek emanen daukute aski eta sobera okasione hortako. Goazin elgar adituz, bederen adiskidekin.

 

Eskualduna, 1892-03-04

 

aurrekoa hurrengoa