www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zezenak errepublikan
Jean Hiriart Urruti
1892-1912, 1972

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Zezenak Errepublikan, Jean Hiriart Urruti. Jakin, 1972

 

aurrekoa hurrengoa

ETA ORAI?

 

        Orai akabo; hats-bizi zena urka; hil hurran doi-doi zihardukana lurpean sar bizirik; eta barna gero!

        Hogoi-ta zenbait urtez alegiazko libertate bat utzi ondoan, orai libertate zenaren (aspaldiko zendua baita izen hortako andre ederra Frantzian); orai haren izenaren itzalaren itxura bera... non da? Debruak ereman du ondarra. Fritsik ezta ja xutik gelditzen, edo, egun ezpada bihar, hartara goazi. Hartan gira ja.

        Hogoi urte eta gehiagoz begietara errauts botatzen arizan zaizku, erranez: «Frera eta Serora, edo nolazko eskola-emaile giristinoak nahi baditutzue, "appelez-les, payez-les"».

        Trufak trufa, kargak karga, lanak lan, zer egin dugu?

        Han hemenka, zenbeit herritan, ahal ginuenetan, etsaiaren hitza topatu. Eskola etxeak egin, eskola-emaile erlisionekoak ekar arazi, hazi, lagundu, gurez gure, bertzeak bertze, bi eskolen gastuak jasanez; ontsa eta ontsa gure buruak behartuz.

        Eta ororen buruan orai, ez haizu futxo hein hori ere gurearen jabe. Ez dea dorpe? Ez dea errogarri?

        Herri-eskola askotan baitziren oraino Serorak, fuera hustu dituzte oro. Hori eginen zutela etzuten gordetzen. Legea zuten ere hala egina. Baginakien hori, goiz edo berant, zatorkela.

        Bainan hainbertze urtez, alegia zinez mintzo, erran ondoan: haizuko ginela, gurez gure, nahi ginituen eskolen hautatzera, nola dire orai bet-betan ixildu? Edo hobeki erran dezadan, nola zeie ahoan mihia itzuli pekoz goiti?

        Orai arte hain garbiki eta goraki errana: «Egizkitzue nahi ditutzuen giristino eskolak». Eta orai zenbeitño, ahal bezala, egin ditugunean, solasa itzul: «Hets-kitzue hortik freradun, seroradun eskola hoik. Eta zalu gero hets». —Zertako? —Hartako. Ez balinbada hori hitzaren jatea eta itsuski jatea, otoi erradazue zer den?

 

aurrekoa hurrengoa