ZALETASUN ARRAROAGOAK BADAUDE
Kenya ez da sekula hain gordina izan
zure bihotz erreguz pozoindua
hienek baino pena handiagoz
bortizki despiezatu nuenean
safarioste batean legez.
Harrezkero merkatuan marmarka dabiltza:
harategiak bisitatzen ditut,
zenbakia hartu eta nire txanda
heldu orduko desagertzen naiz,
mostradorea ikusi baino ez. dut nahi.