|
Sagarroiak
EZ GENUEN GARENA IZAN BEHAR
Ez genuen garena izan behar. Ez zegoen zeruan, liburu sakratuetan edo esku ahurretan idatzirik, familiaren panteoian ere ez zuten espero. Baina geure buruak deskolonizatu, berkolonizatu eta bidaiarazi genituen. Berba hauek ezpain ezjakin beroegietan ibiltzen hasi ginen gero edo lehen. Eta horrela igaro ginen arrotzak izatetik arrotz sentitzera. Egin genuen karea hormetatik jausten den besteko ganora gutxiz, bezain arduragabe, gure bizitzek harrezkero berdin edo antzera jarraituko luketela pentsatuz akaso. Noiztik zehaztea gatxa da, beharbada gau batez, esnatzerakoan gizon bat, arkanjel izeneko gizon lakoniko bat topatu nuenetik. Gizonak, harrikadaka gure idiosinkrasiaren kontra, «nik ere ez nuen nintzena izan behar» oihukatzen zidan hizkuntza ulertezin batez.
Sagarroiak |