EURIA ETA MEDUSAK
Euriak hiria erasotzen du, fin eta ikusgabe.
Bustiz goaz kale bustiagoetan zehar,
ur tantei haragizko hilobi duina
eskeinita.
6. mailako liburuak zioen
ura garela ehuneko 60n edo 70en;
ez gero %90en!
ezen medusak ginateke
eta azal garden-transperentea genuke...
eta gu gizaki opakoak gara.
Argi dago.
Gure gorputzaren ahaide urruna den
euri-jasarantz irteten dugu hirira
ahalik eta tanta gehien iragazteko
gorputz barrena,
ur ehunekoa handituko dugulakoan.
Ezen %90 ur bagina
medusak ginateke
eta ez genuke modurik
isilpeko sekretu izkuturik gordetzeko.