Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

GAITZAK

 

Esku-orpoak urratu harri-txintxar zorrotzen kontra,

Fabriketako ke kutsatua begi-ninietan,

Harrikorako lixiba hatzetako azpizarretan:

                            ERREMINA

 

Ohetik altxatu eta zigarro bat ere ez.

HIES frogei itxaron ospitaleko itxarongelan,

Etxeko gasa piztuta utzi izaneko zalantza:

                            ANTSIETATEA

 

Itsasoaren erresakarentzako afari bihurtu,

Kick-boxing ostikada biriki aldean,

Garagean ihes-hodia ireki eta buruaz beste egin:

                            ITOLARRIA

 

 

 

 

Zure arnasa nire musuaren barnean:

             BIXOTZ KOLLAREKO MIÑE

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002