Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

ZOOLOGIKOA

 

Ez nago ni hemen

nire arima korapilatsua

zurean bortxaz sartzeko

Nicolas Cage

(Leaving Las Vegas)

 

 

Badiñostazu...

Nire katu begiak gustatzen zaizkizula

baina ez dakizu katuek

betagin itzelak daramatzatela izkuturik

Nire sai instintoak arrazionalitatea jaten dizula

baina ez dakizu sen horrek

mugez, legez, bide zuzenez ez duela batere ulertzen

Nire suge mingain maltzurrak harritzen zaituela

baina ez dakizu suge batzuen

pozoin tanta soilak dakarrela ezinbestez heriotza

Nire pantera hoztasunak erotzen zaituela

baina ez dakizu erruki falta hori,

ehizan dabilenean, hiltzerainokoa dela beti.

 

 

 

 

Eta orain, hau guztia azalduta,

seguru zaude zeure burua

aramu sare batera

botatzeko erabakiaz?

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002