Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

TELEBISTA EZIN DA USAINDU

 

Jende gehienak

telebistatik baino ez du ezagutzen

heriotza.

 

Honek akats larria dauka:

telebista ikus eta entzun daiteke

baina ezin da usaindu

eta usaina da

isiltasunaz gain

heriotzak uzten duen arrasto bakarra.

 

Ez dut paper gehiagorik gastatuko,

ez du merezi.

Deskribaezina da.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002