Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

MAITASUNA GERRA DA

 

Zure praketatik eskegi nahi nuke

                          nire babes gabezia

aitaren zangoen atzean

izkutatzen den umearen legez,

baina zeu zaren nire etsairik hurkoena

ziur flakezia momentuaren zain zaudena,

eta zure proiektilak ezein lehergailu

baino hilgarri zuzenagoak direla

aditu diot zure mingainari

.

Berdin da argia amatatzen baduzu,

ez ditut nire taktika guztiak biluztuko.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002