|
Sagarroiak
DESIRA PLAZER
Helduko da eguna desirak endregatzeari utzi eta elkarren begietatik zintzilik mundu ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena Egun horretan ezpainak ikutuko dizkidazu bero daudela ziurtatzeko, zureetan pausatuko duten musua ere bero izan dadin. Eskua zamatik behera irristatuko didazu, kamiseta peko bular handigura harrotzen somatzen dudan bitartean, ez dakizu zenbat denbora itxaron dion zure ezinegonari... Gonapetik, medietan gora zure ferekaren irrikaz samurtzen den haragirantz, hotzikara bat, hatzamar ausart batek bidea egingo du, izerdi tanta bat, gerrikoa askatu, feromonek 200 km orduko abiaduran odoletik bueltaka poroetatik ihes egingo dute, hasperen bat, izkutuen gordetako lizunak oro isuri egingo dira nireak zugan zureak nigan auskalo norenak nogan baina estu arnas estua eta oihuak eta arnas are estuagoa eta azken grina uholdea eta oihurik garrasiena
Eta desira plazer bihurtuko da
Sagarroiak |