Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

JABEGO NOMADA

 

Eskukada bat hondar busti

zapata zola gastatuak

textura guztietako sorta bat grina

bizikleta baten dinamoa

koilarakada bat izerdi hormatu

eta tabako pakete bat.

 

Horixe da nire jabegoa.

 

Nire bizitza basamortuetako

                           karabana nomada da.

Ez dit axola zure amodioa ere

oasis alokatua izatea.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002