Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

ASMAKIZUNA

 

Gelatik kanpoko polikromia beltza

beiratu bada ere,

izaren artean

oraindik barrunta daiteke zure

azalaren sinadura.

Hamahiru urteko fan obsesoen antzera

sentitzen naiz

zure autograforik kutunena osatzen duen

ohe-tolesduren kaligrafia mirestean.

Esanahi izkutua utzi duzu,

hieroglifiko bat,

neuk bakarrik asma dezakedan

asmakizuna.

Denbora mugatua daukat

deitura majiko hori igertzeko

harik eta dutxatik indarberrituta zatozen arte.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002