Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

ERABIL NAZAZU

 

Begi malmutzez maitatzen nauzunean

erabil nazazu

 

Hurrengo egunean utzita ere

erabil nazazu

 

Agintea zor didazunean

erabil nazazu

 

Hainbeste gustatzen zaizun hori egiteko

erabil nazazu

 

 

Zuri bost axola eta niri berdin dit,

ez diogu inori ezer esango.

Baina gau honetan

atera ditzagun kajoitik atzaparrak.

 

Eta erabil nazazu.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002