Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

LAGUNEN GALDERA ERGELAK

 

Lagunek galdetuko dizute zergatik

galtzen duzun denbora

nire lako emakume batekin.

 

Pijamaren prakak atzekoz aurrera janzten ditut

Bainu beroekin konparatuta,

                                          dutxek ez naute oraindik konbentzitzen

Ez dakit ezer eternitatez edo egi matematikoz

Nire ezinegonak argazkiak mugituta ateratzen ditu

Zigarroak eskuetatik jausteko joera eta

                       telebistako modeloek baino neurri handiagoa daukat

Eta. gainera, ez naiz guztiz esnatzen

            ordubete eta kafe bi pasa arte.

 

Lagunek galdetuko dizute, ikusiko duzu.

Ez dute egundo ulertuko

benetan inportanteak diren gauza

horiengatik guztiengatik

bakarrik gura nauzula.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002