Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

SAGARROIAK

 

Itzuli behar ez direnak

itzultzen dira aldizka

                            herren

                hermetiko

bekaizkor

ez sagar-garaiak, ez irri naroak,

ez arrastirietako txalupen lehorreratzea

                          Lekitto edo Murmanskeko portuetan

ez pastel bat bezala banatzen ziren odisea txikiak

gomutarazteko.

 

Gomutarapen bakarrarekin itzultzen dira:

euren aurpegien ausentziak

eurekin iragandako momentuen ausentziak

sekula iragango ez den ororen ausentziak

martingarratz izoztua

ureztatzen duela,

gero eta gorantzago.

Horretarako itzultzen dira.

 

Itzuli egiten dira.

Euri-langarrarekin.

Buru barnean igartzen ditugun arantz finak

sagarroi bihurtutako oroimenak direla

gomutarazteko

Horretarako.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002