Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

ORTZIRALE

 

Tropiko aldeko polipo boteretsu edukiko nauzu.

Nire gorputz adarrez kartzela izango den

koral koloreko irla oso hat,

madrepora luze eta altua, erraldoia, eraikiko dut

zuretzat.

Harri bakoitzean

eskultura bat izkutatzen dela eta

ozeanoak

tanta multzoak baino ez direla

erakutsiko dizut

eta jakingo duzu

Pariseko metroak

kautxozko errobedak dauzkala.

Holandako kaleetan

jaki koipetsuen usaina dabilela

gogoratuko dugu

eta kontatuko dizut

nork esan zuen

elkar jotzen duten tren bi

tren maitemindu bi baino ez direla.

Gero,

hagin guztiak desegin eta

jausten diren ametsa badaukazu

iratzarriko zaitut.

Eta irakaspen horiekin guztiekin,

nire bularrean etxola bat altxatu ostean,

                                                    Ortzirale deituko dizut.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002