Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002

 

 

COURTNEY LOVEK
PELIKULA HARTAN
ESAN ZUEN LEGEZ

 

Ez zaizkit gustatzen

orrazkera konkortua eta lakaz betea

daramaten atsoak,

txandal fosforeszentez eta takoiez

supermerkatura joaten diren atsoak;

orkatilak izugarri handitzen zaizkio eta,

zapata handiagoak erosi arren,

ezin dituzte oinak bertan sartu;

barizeak edukitzen dituzte

eta ileak kokospean.

 

Courtney Lovek pelikula hartan esan zuen legez:

                               «Ni ez naiz sekula zahar eta itsusia izango»

 

 

 

Eta gero

             —gazte eta eder—

                                         hil egin zen.

 

Sagarroiak
Sonia Gonzalez

Euskaltzaindia / BBK, 2002