Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

GAUEKOA

 

Eki latzak, urtzean, ekarri du gaua:

Ez du ezer ikusten, begiak huts ditu.

Hatsetik aditzen da korrokaren laua,

Zutik dagoke baina ezin da mugitu.

 

Ezpalka urratzen da lurraren azala:

Norabide gabeko hautsaren balantza

Eta maitasun baten murgiltze ahala

Hits da, datorkiola azkeneko dantza.

 

Itsu-mandoka dabil bidean bakarrik,

Argia eskas dauka, itzal dator soa,

Nehon ez da ageri ezkargi zakarrik.

 

Usantsu hedatu zen udako soroa:

Oroitzen da ez dela jaistegi lakarrik.

Bere aldiaren zai dago gaur, zoroa!

 

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria