Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

PENTSA ZUTAZ

 

Izuak daldara dabiltzan

Bihurgune itsuraino pentsa eta

        Pentsa dolorez pentsa

Ahurrak eta harremanak

Hormatzen diren geriza gabeko

Ordokietaraino pentsa eta

        Pentsa biluz pentsa

Norberarekiko barka-ezina

Urmel engainagarri bat dela

Onartzeraino pentsa eta

        Pentsa zutaz pentsa

Penak arindu beharrean

Hil mihiseak zinpurtuz salbatuko

Garela sinesteraino pentsa

Eta pentsa minez

        Pentsa deika

        Pentsa

                Salbai, bakar

Eta umil.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria