Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

NEGAR ZORIKOA

 

Maitasunean berdin datza zoriona

Dasta dezakegula gauaren biguna,

Entzuten da ordea, lezeak diona:

Argiaren ondotik badator iluna!

 

Erabat maitatuak nahi dugu denek

Baina itzal sobera daukate bihotzek

Edo indar gehiegi bizitzako penek

Eta mendietako harri meta hotzek

 

Goiztiriko suak baigaitu beldurtzen

Eta xuxurla hitzak ustez katestatzen,

Isiltasun dorpean bagabiltza urtzen;

 

Azantzik gabe dugu elea prestatzen

Gorputza utzi baiko lezean linburtzen:

Hau guztia zergatik dukegu eskatzen.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria