Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

METAMORFOSIS

 

Denborarik gabeko denbora isurtzen doakio.

Etengabeko isiltasunaren taupa elkorrek

Gorputza setiatzen diote.

        Delphesen, harri eroriak

Argiarekin nola jostatzen diren

Miresten du zoraturik,

        Eta Fedriades mendi urreen maldan

Belaunikatzen da:

Etengabeko isiltasuna kolpatuko

        Ez lukeen hizkuntza bat bilatzen du

                Idazbizitzen jarraitzeko,

        Maitasun emearen zilarrezko duda,

        Beldurraren karkara gelbera

Eta denboraren agortze esperatua.

Deklinabideak eta aditzak hautsiko lituzke,

        Tristeziaren ohitura akigarriegiaz

                Biluzteko.

Hitzak ez daitezela errepika,

Edo oihar araz ditzagula zauria saihestuz!

        Aditzaren egiatik mintza nadila,

                Ebazten du

        Sphinxaren lokarri hutsaren parean:

                Delphesen dago eta badaki

Zerbaitek barneko

        Alor agorrak

                Iraultzen dizikiola.

 

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria