|
Noizteinka KREUZBERG SONATE Für Siggi, Gabi und Malou Berlin I. Berlineko karrikek Europaren Zauri zahar eta berrien Orbaina dakarte: Hotzez dildilka nabil, Errausten Eta bahitzen nauen Denboran barna. Guztiak suntsitua Dirudien arren Joan naiteke ni ere, Norekin bada? tea baten edatera Karl Marx Alleetan Oraindik zabilik den Café Moskau-ra. Berotuko naiz, Siberiar airea Hezurretan Barreatzen Zaidala. II. Iragan hotzaren deklinabidea Ikasten dut urrats bakoitzean: Nola ibili elurretan Erori gabe eta espaloietako Izotz mihi lerrakorretan Oreka zainduz? Alabaina, ez dakit. Kaiser Wilhelm Gedächtnis elizaren Azpian begiak hersten ditut: Hondamendi Itxuratzen dut hiria, Haur bat gose eta negarrez, Emazte bat esperantzetan, Sirena hotsa, Soldado baten hilotza Usteltzen eta Stunde Null. Aingerua agertzen da Bat-batean Deboilari azkena Emateko. III. Iparra erraz galtzen da Berlinen. Stadtplan bat darama eskuan. Norabidea urratzen Saiatzen da: Murru ohiaren lurreko Aztarnak segituz Ekialdea Eta sartaldea Non dauden Susma dezake. Brandenburger Tor dakusa Eta ich bin hier Marmaratzen du, John Cagen poema bertikala Balizko Hegoarekin Gurutzatuz. IV. Aingeruen ordua da: Cassiel eta Homer Hurbiltzen somatu ditut Eta gustatzen zait Geldotzen nauen hotzaren Iltzea. Sony Center modernoaren Magalean Homer itsua Ich kann den Potsdamer Platz Nicht finden murduka dabil Eta Cassiel mutu. Ingurua eleustasun zuri-beltz Brodatzen du elurrak: Aingeruen ordu da. V. Pianoa biolinarekin ezkontzen den bezala Egon da bidaiaria Berlinen, Ukitua, harritua, helburu finkorik gabe Maitemindua. Ez du behin ere gauza triste bati pentsatu, Alta argi da bere bizitza Hotzean ikertzen baldin bada Etsitzeko arrazoirik ez dela eskas, Baina derabilan hizkuntza berrian, Holperdeutsch oraino, Ez du zorigaitzaren errateko Aditzik ezagutzen: Laket zaio arrotz izatea, Haizeen aurka tematzea, gehen und denken, Amets egitea, bozkario iheskorren idaztea, Adiskideetaz oroitzea, Unter den Linden-eko ezki lerroak Lore eta usain asmatzea, Balzac kafetegian Kreutzer sonata bihikatzen behatzea usw. VI. Goiz zoharrak mirestearen bortxaz Caspar David Friedrichen paisaiak Memorian dauzkat, hegats: Beleekiko Arbolaren biluziak Bihotza mineraldu zidan aspaldi Louvresen. Egun, CDFen ingumak eroan nau. Hiruzpalau erakustokitan Margo gehienak ikusi ditut: Haritzak neguan, Mendiak lainopean, arrastiriko portuak, Ilargi beteko gauak eta Charlottenburgen Frailea itsas ertzean allein, Ederrena diot, Bakartasunaren zama Opari bihurtzen duelako, Hainbat non Berlineko zuhaitzak Caspar David Friedrichen Oihaletakoak bezain duin dauden, Ikara, umil. VII. Jaitsi zara atzo Heinrich Heinestraße metroan. Izen bereko plazan Poetaren marmolezko tailua Ez duzu kausitu: Verlass Berlin... Hondartza lodirik Ez da zerusabai apalegiarekiko Eguerdian: komm... Nach dem Sonnenlande Dio olerkariak, Ekaitz garratzak Iragarriz: partitu beharko du. Heinen moldean Zuk ere izkiriatzen duzu: Sie sind die schönste Aller Frauen, Und hier bin ich glücklich, Wie Heine in Paris Darraizu. Ekia begiko, Hatsa kanta dabilkizu: Verlass Berlin nicht. Omenaldi. VIII. Berlineko garraio publikoenganako Samurtasun berezia nabaritzen du Eta jadanik linea batzuen geltokiak Buruz herroka ditzake: Alexanderplatz, Jannowitzbrücke, Heinrich Heinestraße, Moritzplatz, Kottbusser Tor, Schönleinstraße, Edo Weinmeisterstraße, Rosenthaler Platz, Bernauerstraße. Edo oraino Hackescher Markt, Friedrichstraße, Berlin Hauptbahnhof, Bellevue, Tiergarten, Zoologischer Garten, Savigny Platz, Charlottenburg, Westkreuz, Grunnewald, Wannsee eta Potsdam. Edo azkenik 100 zenbakiko autobusaren Nächsten Stationen: Leipzigerstraße, Wilhelmstraße, Unter den Linden, Staatsoper, Lustgarten, Marien Kirche, Eta berriro Alexanderplatz: Austeigen bitte! Einsteigen bitte! Zurückbleiben bitte! IX. Berlin gaineko zerua grisa da Eta lurra zuria, Elurrez. Eskua luzatzen didazu: Zulo beltzaren hegian nenbilen Eta salbatu nauzu. Zurbail daukat gogoa, Garbi, sortu berriarenaren Antzekoa, Eta maite dut. Spree zilarrak irensten nau: Ortzaiz uhargian ilargiaren Distira ikusten dut, Txori saldoek arratsaldea Laudatzen dutela. Bat-batean Friedrichstrassen, Tränenpalasten atarriko karroinean Huts perfektoa naiz, Elkar behar gorriaren Bandera, eta ez dut sakontasun Orlegirik amesten: Maceo Parker ari da gaur. Eskua luzatzen didazu: Berlin gaineko zerua grisa da Eta maite dut. X. Hannah Arendt Straße ertzeko Holokaustaren memorialeko harri beltzak Elur egunetan lehergarri bihurtzen zaizkio Soakoa antsiak hantuz Bertaratzen den oinezkoari, Eta Sachsenhausenetik Jalgitzen denean, oraindik bizirik delako Sentimentuaz harritzen da: Barraken artetik Jezartzen den eguzki ahulak Mintzamena ukatzen du eta denbora Behin betiko bezala kikiltzen doa. Argi-aurka bermatu arbola Hosto gabeari begira dio: Friede, Freundschaft, Freiheit. Karrika ezkinetan Altzairuzko espektroek zutik diraute Eta Wilhelmstraßeko Terrorearen Topografia aletzean Horrelakorik nehoiz ez gehiago Gure ardura da Murmuratzen du Schönhauser Alleeko judutar Hilerri zaharreko hobien erdian Bakea aurkitzeraino. XI. Boterearen labirintoa den Reichstag barnetik bisitaturik, Siggirekin Oinez itzuli ginen Paul-Lincke Uferaino: Gaua zen, isiltasuna ozen Eta elurra ari zuen. Urratsaren krixkraxa Baino ez genuen hautematen. Entzun genezakeen menturaz Berlineko portu ohiaren Hegietan Luma bat bezala Airatzen, Brandenburger konzerto baten Irustasun barrokoa: Erreka txikiek Zulatzen zuten Adiskidantzaren ohantzea. XII. Jendeak hiru denbora mota bizitzen ditu: Lehena erreala da, Ardura ezintasunaren ikur. Ekialdeko geltoki baten kaiertzean Bi emazteek elkarri eman Musu laburra oinarri, Bigarrenak, desira eta bilakuntza Akuilatzen du. Prenzlauer Bergen behera Kastanienallee-ko squataren sarrerako Ortzadarra argi-iturri, Elurrean kasik lasterka, Volksbühne antzokia helburu, Besteen erranaz axola gabe, Bere ametsen arabera zizelkatu Egunerokotasuna daramala Norbera sinesten hasten den unetik Garatzen da hirugarrena: Zorionaren giltza. XIII. Berlineko horma puskak jagoitik Leku frankotan jezartzen dira, Bernauer karrikatik East Side Galerieraino: Ibiltaria dabil beti Murru alde eta aurka. Ihesean hildakoen oroimenezko Gurutze zuriak are zuriago dira Elurretan Eta espaloietako Berliner Mauer 1961-1989 Plakek bidea azpatzen dute. Friedrichstrasseko Check Point Charly gunean gaur Errumaniar jatorrizko txosna jabeek Ostberlin ohiko girgilak Saltzen dituzte: Leninen potreta eta DDReko bandera, Biak, hamar euro! Urrunago, Treptow eskualdean Berlin libratu zuten Sobietar soldadoei altxatu eremu Erraldoirako ibai ertzean Zain-dorre bat bermatzen da Hits bezain bihits, Zeru banatuaren hondar mugako Bihotz erdibitu baten Dolorea bailitzan. XIV. Zoologischer Gartenen gelditu naiz Eta bilatu dut zure gorputz Kolpatua urera bota zuten Landwerkanalaren gaineko Zubi madarikatua: Ich bin jetzt ganz allein Pentsatu dut neurekiko Eta luzaz egon naiz Lichtenstein Brücken peko Ibai azal hormatuari begira. Isiltasunetik iradoki ahotsez Entschuldigung entzun dut Ich bin Rosa, Vergiß mich nicht, ich war Ich bin, ich werde sein. Ohartu naiz orduan Eguzkiak Tiergarten gozatzen zuela, Herdoilaren erreinuan idortu Odol ttanta ahantzi bati Mintzatu nintzaiola. Zoologischer Gartenen geldituko naiz Als ich werde weiter ganz allein sein Arrosa ahurrean, Gorriak zuria inarros dezakeelako Mendeen oldar orroak Zuzentasunera Desbideratuz: Vergiß mich nicht Geliebte Rosa. XV. Kreuzbergeko balkoi bakoitza Antena parabolikoz hornitzen da, Hiria, erdiko itsasoaren ezponda Beilegiari uztartuz. Kottbusserstrasseko Karriketan turkiar oldeak badabiltza, Behargin zaharrak, gazte espanteroak, Biloak zapiz gorde emakumeak Haurrak eskutik dauzkatela: Wo ist Istanberlin? Kreuzbergen aditzen da Lanez unatu jendeen polifonia xehea, Exilio biderkatuaren eresia epikoa, Aingeruen ekinaren sinfonia entengabea. Brika gorrizko egoitzen maldan, Loiro bat beste bati irekitzen da, Bizikletak metatzen doaz, Lan eta bizi egiten da hemen Leku berdinean: Ist das Istanberlin? Punk salbaiak zakur animaleekin, No future no fun, eskale mehakoilak, Trafikanteak eta zapata arros aztaldunekiko Haien maitaleak biltzen dira Metroaren zintzurra tapatuz: Kate hots, eztul, oihu, zaunka, Karkara lizun eta tu. Istanberlinen errotzen da Ene esker onezko Kreuzberg Sonate hau. XVI. Bertolt Brechten etxean Ez da gelarik eskas. Suak oraino berotzen du. Han daude leiho hegian Idatz makina eta ondoan Xake jokoa, Murruan zintzilik Ibiltzeko makila eta txapela. Ohea egina da. Helene Weigelen bizitokia Beherean, Baratzeari irekitzen da, Sukaldea berean dagoela. Atera eta menturaz Laster itzuliko direla Irudi du: Iluntzea baino lehen O Deutschland, bleiche Mutter Bukatu behar du Brechtek Eta Weigelek Ama Kuraiaren jokoa landu. Gaur Palast der Republik-era Deituak dira, Der Kaukasische Kreidekreis Antzerkiaren estrenaren karietara Alderdiak antolatzen duen Bestara. XVII. Uhartea da Berlin: Damiel Siegessäularen puntako Urrezko jainkosaren Altzoan dago. Hegazti izan nahiko luke, Fritz Langen pasaportea Sakelan eta Murnauen Hil-maskara aurpegian. Marlene Dietrichen gordagia Aurkitu du azkenean. Idatziko dio: 321 Ocean Front Santa Monica CALIFORNIA. Anartean Malko bat isurtzen da Marlene Dietrichen begietarik, Kanalaren bestaldeko Kneipe batean Aingeru urdinaren ezpainak Amoltsuki besarkatzen Dituenean. Damielek orduan Gerla guztiak pairatu dituen Lolaren sorbaldan Uzten du eskua: Maite du Lola. XVIII. Hitzordua eman diezaiogun elkarri Damurik gabeko etzirako Brandeburgeko atean: Pariserplatzen egonen Natzaizu aiduru An Die Freude Walkmanean aditzen. Eta gero Ohne Sorge Potsdamera joango gara agudo, S-Bahnarekin. Kafea manatuko dut Starbucks batean eta apalik Hitzegingo dugu herriaz, exilioaz, Ezinezko amodioaz, greba orokorraz, Anselm Kieferen burdinezko liburutegi Izugarriaz, balizko bakeaz, Düreren grabatuaz eta berriz Gure sentimentu larrutuaz: Wie lange werde ich lieben ? Bis zum Morgengrauen... Zure besoartean erreko naiz Egunaren bilduma idatziko dudanean Eta berehala Aingeru bilakatuko gara: Hitzordua eman diezaiogun elkarri A la porte de Brandebourg Mon amour.
Noizteinka |