|
Noizteinka Indiferentzia deitzen du. Nortasunarekiko distantzia likidoa. Dorreak erori dira, Behialako maitaleak bezala Arrazoirik eman beharrik gabe Adiskideak urrundu zaizkio, Urki hosto ikaratiak Larrazkena aitzin Eihartu direlarik. Angeluko itsas ertzan datza: Apurra gal beldurrez, Sortuz geroztik Isilik nago. Ez dut plazerik ukan Eta jende gisa Uhertu naiz. Idazten baizik ez dakiela dio: Inperadoreek gaztigatu Tribua kide herbalen Mamuak, damuak eta doluak Izkiriatzea izan da Neure hitzen Destinoa. Eta goibela dariola Itsas belar malguek harkaitzak nola, Tenpesta gauetan Ingumak besarkatzen ditu: Zure kemena Kalipu bekio.
Noizteinka |