Noizteinka
Itxaro Borda
Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria
Sarraskitik jezartzen da argia.
Anitzetan nere bortitzaren ondorioz
Kolpatua, edo bere ekin propioaz hautsia,
Eraso zorian
Kuskatzen dena,
Bestea da.
Amodioaren korapiloa
Handi egiten gaituen sufrikario harroaren
Haraindian dago,
Ukaraia apaltzeko
Keinu ustez umiliagarrian
Hain zuzen.
Norberaren miseria
Sakonaren ezagutzak
Ahalkerik ez dakarrela
Sinesten du:
Deus ez izan,
Ukaturiko osotasunean
Leku dukedan borda bat
Atzeman dezadan.
Deus ez izan,
Berantets mutu baino.
Noizteinka
Itxaro Borda
Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria