|
Noizteinka ODISEAS Pirea portuko zutoin batean jarririk Nikos Kazantzaki itxuratu dut Odisea berriaren sarea Harilkatzen, bastatzen eta josten, Marinelen arrantzakoa bailitzan: Ulises ez omen da gehiago Itakako erreginarekin biziko, Penelopak orain Kazandra duelako ohaide. Eta Homeroren heroia Aitzurra bizkarrean, Utopiaren Uhartera Bideratuko dela Jakin arazten dio Pireako Soto hitsetan aterbetzen den Hortzik gabeko Atheniar ezinduak. Eta Nikos Kazantzakik Amoltsuki hartzen du luma Ouzoa urrin daramaten Zaharraren erranak Karneta berde batean Etzateko: Hogeita hamahiru mila bertsoko Aintza kanta bat Idatziko du, Kolonakiko bere egoitzan.
Noizteinka |