|
Noizteinka Begira, Thomas Arabako ordokiak zein zohar esnatzen den Larrazken goizetan! Agurrain aldeko dorretxeak Lainozko argitasun uhargian Bermatzen dira, Atalai: Ni, zure memoria gogorra naiz Eta zu, Thomas, paperezkoa izan arren, Noranahi eraman zaitzakedan Adiskide bakarra zaitut. Itzalarekin haserretuz geroztik, Geldirik gabe Hitz egiten dizut: Begira, Thomas, Larrazken goizetan, Euskal Herriko hiririk hunkigarriena da Gasteiz. Ondikoz etxeratzean, Irakurtzen dudan zure liburua Mihise hotzen artera botatzen dut: Sarri ere zurekin oheratuko naiz Eta maitale zohituen moduan, Belarri zulora Wieder zuhause Thomas Urrumaka etorriko Natzaizu.
Noizteinka |