|
Noizteinka Country K7 bat saka Eta abiatu dira hegoruntz, Auto zaharkitua Ibanetan gora Bultzatuz: Right now baby right now. Uste dute hamazazpi urte dutela Eta kantuz ari dira orroaz Elkarri begira: Can you beloved. Nafarroa zeharkatzen dute Auto zaharkitua Irunean zehar Akuilatuz: Right now baby right now. Eta Hiriberrin gelditzen dira Bazkaltzeko. Gazteluko leihotik Inguru eztiari so daude, Eskuz esku. Nafarroako Erreginondoak direla Uste dute. Right now baby right now. Biloak haizemen, Argetastik Bardeetan sartzean Auto zaharkitua laguntzen dute Errautsez emokatu Xendretan barna. Musu bat truka dezakete Yugoko kaperaren maldan. Right now baby right now Gorputzak basamortu dauzkate, Denborak zulatu eta Buztinez gorritu izerdiz ito Arroilak kopetan. Right now baby right now. Hamazazpi urteko Nafarroako Erreginondoak direla uste dute Berriz, irriz.
Noizteinka |