Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

        Idazteko bizioa jezartzen zaio

Eta hiriak oinez

        Zeharkatzeko ohitura

                Patologikoa:

Urratsak pentsamendua

Akuilatzen dio,

        Eta alderantziz.

        Idatzi eta ibili oraino,

                Bizitzako

Ez-leku anitzen geografia

Herabetiaz gogoratzeko.

        Alleinstadten,

Errealitatea

        Iragartzen dion

Fikzioa da,

Gorputz ukatu bat:

        Egun joanen liburutik

Argizpia orden alfabetikoan

Desagertu zen.

        Barda amets egin du

Bere baitako haur sortu berria

Lurrera utzi duela

        Eta zauri odoltsua

                Ireki zaiola

                        Kopetan.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria