Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

NAXOS

 

        Emazte desertatu baten

Gorputzaren aztarna somatzen du hondartzan

Eta barneko harramantzak dio:

Etengabeko bizitza hau bakarrik zeharkatu dut

Nehork ez nau maitatu

Eta inor ez da ohartu gau metalikoaren altzairuzko

Manuen astunak leherturik genbiltzela,

        Besteen moldean

Nik ere maitatua izan nahi nuela.

Harramantzak darrai, lelo:

Etengabeko bizitza hau bakarrik zeharkatu dut

Eta ez dut ulertzen nola pasatu naizen

Zure errealitatearen

        Hegitik.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria