Noizteinka
Itxaro Borda
Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria
Harria, lorea bezain arros,
Behatz pean latz dabil
Bizitzaren antzera.
Ilargi beteko gauetan
Azaleko mika ezpalak
Zilar bihurtzen zaizkio:
Harria, lorea bezain arros,
Esku ahurrean datxikat
Zure hatsaren lurrina
Balitza bezala.
Ez dakit zer den zoriona,
Eta agian ez dut jakin nahi ere,
Ez dakit zer den zoriona
Baina haizea, agurra, euria, musua,
Urratsa, errautsa eta argi-aurka
Zorion deituko nituzke
Ausartzen banintz.
Maite zaitut
Nor zaren asmatu gabe.
Golde.
Maite zaitut
Nor naizen oraindik
Ikasi gabe.
Uholde.
Noizteinka
Itxaro Borda
Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria