Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

SIMONE WEIL,
SAINT JULIEN DE PEYROLASEN

 

                Ventoux bortugain lehorrera

Begiak altxatzen dituenean,

Jende ahantzia dela dio.

Diote.

        Sasietan gorde ttirrittek

Mende agorren eresia

Oihukatzen dute.

        Mahastietan edo lantegietan

        Zama abereen moldean

                Akitzeko

Lanabesa baizik ez dela dio.

Diote.

        Goserainoko ihesean

Marraztuko du biharra.

        Debalde eta zakar dirudien

Hainbeste loriaren aurrean

        Lehertzear dago

                Eta belarri gibeletik

Lerratzen zaion izerdi ttantta

        Esperantz malko dabilkio:

        Zergatik ez dio

Nehork erran

Gorputzez

Ederra zela?

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria