Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

        Erran du: oroitzen naiz

Izan nahiak nola purruskatzen ninduen,

        Hezurrak hauts sendi arazteraino,

Oroitzen naiz

Gauaz, lanaz, zubietaz, metroaz,

Haurraz, greba egunetaz, noctambusaz,

Emazte baten ahurraz, txinatar auzoaz:

        Zakur hamikatu urteak ziren.

        Oroitzen naiz

Murmuratuko luke baina elehuts dago,

Inor ez baita izate trakets batek

        Alleinstadt

Deitzen duen hiriaren memoriaz

        Arrenkura.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria