|
Noizteinka Noiztenka Emilou Harris behatzean Amerikar prairies haizetsuetako Ahotsa kasko zokoan Iltzatzen zait: I have always been your lover Here I am. Zaldi salbaiek pentze Biluzia zeharkatzen dute Eta oroitzen naiz maite zaitudala Behialako gau dorpearen min Orbaindu ezinetarik: I will wait until you come to me Here I am. Zure gorputza highway gisa Imajinatzen dut etengabe Emilou Harris behatzean. Negarra begian Bakartasun perlatuko litzaidake Maite zaitudala Oroitzen ez banintz: Why won't you answer me Here I am. Eta goizaldera Ilargiak zeru iluna urratzean Argiak beltz harrapatzen nau, Haurtzaroko zaldiak buruan Lauhazka: Why won't you look at me Here I am, Eta behar zaitut.
Noizteinka |